XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nikok pasaldi batean Arbrari gonak erortzen zitzaizkiola ikusi zuen.

Gerotxo refrenatu zen desenfrenoa, eta lerro batean hasi ziren gorputza suabe astinduz, atsoa buru zutela, eta Niko haren gibelean juntu-juntu; angula-mangula pasadizo batetan barrena zihoazen, leize moduko zuloetan hagitz eszena hunkigarriak gertatzen zirela.

Zulo horietarik batetan, gizonkiz lagunduta hiru neska begi zartari nabaritu zituen Nikok, eta nondik ote eta noski hotelera iristean jendehartzailearen mahaiaren atzean ziren hiru sekretariak zirelako ezagutzen zituen: Fela, Kolette eta Pilartxo.

Hirurek begi-klika egin zioten gainera.

Afrikanotik zerbait bazuen zeramaten erritmoak.

Atsoak, bizkitartean, eskuak atzera eta galtzontziloetan sartu zizkion, eta zakil gogortuari heldu, eskoba moduan bait zeramakion, goxo, kasik ez bait zen ohartu Niko.

Berak ere, sabelera zizkion eskuak atsoari, eta bere kasarako esaten zuen: Igual honekin joko dut larrua; gaztexeagoa nahiago nuke baina! Eta segitu zuten, dinbi-danba, tunel hartan sartuz eta sartuz.

Orduan tunelaren beltzean argiño bat ikusi zuen Nikok.

Leiho bat zen, han alturetan, eta bertan, enmarkatua bezala, emakume bat zen.

- Francoise! - bota zion hari lerroan zebiltzenetako batek.

Begiak itxi eta ireki zituen Nikok; berriro itxi eta berriro ireki zituen.

Bai, ez zegoen dudarik, Francoisek berari egiten zion joateko pikardiazko keinua.

Beraz, eta erritmoa utzi gabe atsoa konpainia onean uzten zuela prozesiotik aldenduz, emakume harengana abiatu zen.

Iristeko leihoa, azpian lasto besakada batzu ipini zituen, eta gero, gaintxo hartatik saltoa emanik eta Francoiseren laguntzaz, patata zaku gisa erori zen barrura.

Emakume gurina zen Francoise, eta begi alai tximista.

Gerri hezur zabal eta potentea, heldutako titiak, lepo landua, ile motz zilarra.